Ekonomia -

Zumarraga

Bileraren lekua oztopo izan da berriz Arcelor eta batzordearentzat

Bestalde, enpresak iragarri du ez dela bilduko langileekin ostiralean, eta astelehenerako deitu du bilera, Precoren Donostiako egoitzan.

Arcelor Zumarraga
Arcelor Zumarraga
Arcelor Zumarraga

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Zumarragaren eta enpresa batzordearen artean bilera egiteko lekuak oztopatu du berriz ere batzarra egitea, eta ezin izan diote lantegiaren beharginak kokatzeko aferari heldu, bigarren egunez jarraian.

Enpresak 11:00etarako deituta zuen bilera batzordearekin Precoren (Gatazkak Ebazteko Prozedurak) Donostiako egoitzan, baina langileek aurretik esan zuten ez zirela joango, uste baitute negoziazioa Zumarragako lantegian egin behar direla eta, hortaz, han egon dira zehaztutako orduan.

Bigarren aldia da ezin dutela bilera egin, asteartean arrazoi beragatik atzeratu egin zuten eta, hori dela eta, bilera Arcelor Zumarragaren instalazioetan egitea eskatu zuen batzordeak. Proposamena onartu ezean, langileek proposatu zuten ostiralean biltzea, aipatutako Precoren egoitzan.

Gaurkoan, batzordea ez denez agertu Precon, enpresak -bilera ez zela egingo ikusita- beste bat deitu du astelehenerako, leku berean, 12:30ean, agenda arazoak direla medio, ezingo baitu ostiralerako proposatu zioten bilerara joan.

Gainera, azaldu dutenez, gaurko bilera ezinezkotzat jo ostean, astelehenerako proposamena bidaliko diote batzordeari, hori dela eta, ez da negoziazio mahaia sortu eta, hortaz, kontsultak egiteko 15 eguneko epea ez da gaur hasiko.

Horren haritik, Arcelor Zumarragako batzordeak ostiralean iragarriko du astelehenerako bilerara ote doan, langileen batzarra egin eta gero.

Bestalde, Arcelor Mittaleko langileen batzorde europarra Sestaoko eta Zumarragako langileekin bilduko dira ostegunean Bilbon, CCOOk ohar baten bidez zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak EEE Albisteak Gaur Zumarraga bideoak Eguneko albisteak Metalgintza