Ekonomia -

Arropa-salmenta Internet bidez

Vente Priveek Privalia erosi du

Hori horrela, 2.500 milioi euro inguruko merkataritza enpresa erraldoia sortzea lortu du Frantziako enpresak.

Moda. Argazkia: EiTB.
Moda. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vente Privee enpresa frantsesak Privalia espainiarra erosi egin du eta 2.500 milioi euro inguruko merkataritza enpresa erraldoia sortzea lortu du. Venta Privee 2001ean Internet bidez arropa saltzeko eskaintza bereziak egitea asmatu zuen enpresa da.

Privaliaren erosketari esker, Venta Priveek Europako merkataritza esparru horretan aurrera egingo du. Privalia 2006an sortu zen, Espainian, eta Italian (2008an), Brasilen (2009an) eta Mexikon (2010ean) bada ere.

"Sinatu berri dugun itunarekin, hazkundea bizkortzea eta eskaintza sektore berrietara zabaltzea lortuko dugu, eta ondorioz, gure bazkideei on egingo die”, esan dute Lucas Carne eta Jose Manuel Villanueva Privaliako sortzaileek.

Halaber, Venta Priveek Suitzako eboutic.ch elkartearen zati handi bat erosi zuen orain dela gutxi.

"Europako merkatua oso zatitua eta heldua dago operazio mota hauek emateko eta arrakasta izateko. Esperientzia hobetua eskainiko dugu eta merkatu bakoitzari egokitutakoa. Merkatuaren garapenerako une egokian inbertitzen ari gara", azpimarratu du Jacques-Antoine Granjon Vente Priveeko presidente eta sortzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa bideoak Moda albisteak Ekonomia