Ekonomia -

LAN GATAZKA

CCOOk eta UGTk akordioa lortu dute Bizkaibusen Ezkerraldea-Meatzaldean

Gaur gauean egitekoak diren batzarrrean langileek akordioa ontzat emango balute, lanuzteak bertan behera geratuko lirateke, UGTk jakitera eman duenez.

Bizkaibuseko langileek egindako protestetetako bat. EFE.
bizkaibus
Bizkaibuseko langileek egindako protestetetako bat. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek "ahozko akordioa" itxi dute Bizkaibus Ezkerraldea-Meatzaldea zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin. Orain, ahoz hitzartutakoa paperean jaso eta gaur gauerako deituta dagoen langileen batzarrean bozkatu beharko da. Beharginek ontzat emango balute akordioa, lanuzteak bertan behera geratuko lirateke, UGTk jakitera eman duenez.

Bost enpresek ematen dute Bizkaibusen zerbitzua Bizkaian, eta horietako lautako langileak mobilizazioak egiten ari dira, lan-baldintza hobeagoen alde; 2014an izenpetutako akordioak betetzea aldarrikatzen dute.

Enpresa batzordeetako ordezkariak GAM Enkarterri, GAM Txorierri eta Bizkaibus Ezkerraldea-Meatzaldea enpresetako arduradunekin bildu dira, goizean. Azken horretako zuzendaritzak bilerara eraman duen proposamena UGTk eta CCOOk begionez (gehiengoa dute Bizkaibus Ezkerraldea-Meatzaldea enpresako batzordean) ikusi dute, eta "ahozko akordioa" itxi dute, proposamena "positiboa" dela iritzita.

Besteak beste, UGTk aurreratu duenez, hiru urterako hitzarmena adostu dute aldeek; KPIaren araberako igoera ezarriko zaie soldatan langileei, gutxienez % 1eko igoera bermatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ekonomia Bizkaibus berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen azken ordukoa CCOO albisteak UGT azken ordukoa