Ekonomia -

Lan erreforma

Greba Frantziako aireportuetara zabaldu da

Biarritzeko aireportuan goizeko bi hegaldi bertan behera geratu dira, Paris Orlyko aireportura eta Estrasburgora zihoazenak. Bestalde, Bokaleko portua itxi dute manifestariek.

Lan erreformaren aurkako protesta Frantzian. Argazkia: EFE
Lan erreformaren aurkako protesta Frantzian. Argazkia: EFE
Lan erreformaren aurkako protesta Frantzian. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregai eskasiak eta argindarra mozteko arriskuak lan erreformaren aurkako zortzigarren greba-egunaren hasiera markatu dute Frantzian. Gainera, zentral nuklear gehienek lanuzteekin bat egin dute. Era berean, gaur aire-kontrolatzaileek protestarekin bat egin dute.

Hala, Biarritzeko aireportuan goizeko bi hegaldi bertan behera geratu dira, Paris Orlyko aireportura eta Estrasburgora zihoazenak, Euskadi Irratiak azaldu duenez.

Aire-kontrolatzaileen grebaren aurrean, Orlyko aireportuko konpainiek hegaldien programa % 15 murriztu behar izan dute. Beste aireportu batzuetan atzerapenak izan dira, Nantesen eta Rennesen esaterako.

Bestalde, Bokaleko portua itxi dute manifestariek, eta bide batez, portu barruan dauden enpresa handien sarrera ere bai.

CGT sindikatuak petrolio-findegietan eta zentral nuklearretan ekintzak areagotu ditu azken egunetan, baina Manuel Valls lehen ministroaren Exekutiboak jarrerari irmo eutsi dio orain arte.

Vallsek berretsi du, protestak protesta Gobernuak ez duela atzera egingo Lan Merkatuaren Erreforma proiektuan. Aldaketaren bat egitea ez du baztertu, baina legearen ?filosofia orokorra ukitu gabe? zehaztuz.

Escasez de gasolina en Francia Frantzia falta lan erreforma reforma laboral. EFE

Frantziako gasolindegi bat. Argazkia: EFE

Francis Duseux Frantziako Petrolio Industrien Batasuneko (UFIP) presidenteak gaur adierazi duenez, Frantzian dauden zortzi findegietatik lau guztiz geldi daude, bi partzialki ari dira lanean eta beste bietan normaltasuna da nagusi.

Classiqu irratian egindako elkarrizketan, 12.000 gasolindegien % 30ek erregai tanga guztiak edo batzuk agorturik dituztela aitortu du Duseuxek. Hala ere, egoera atzo baino ?hobeagoa? dela azaldu du.

Zentral nuklearrak

Frantziako 19 zentral nuklearretatik 16k (argindarraren % 75 baino gehiago produzitzen dute) greba bozkatu zuten bart, baina horrek ekoizpena murriztu behar dutenik ez du esan nahi, CGTk zehaztu duenez.

Alain Vidalies Garraio Estatu idazkariak Europe 1 irratian onartu duenez, zentraletan ?ekoizpenaren murrizketa? bat dago, baina ?zorionez, sare guztiak loturik daude?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Frantzia berriak