Ekonomia -

Txandako lau ordu

Bizkaibusen lanuzteak luzatuko dituzte Durangaldean eta Txorierrin

Ostiralera arte, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte lanuzteak autobusetako langileek.

Bizkaibuseko autobus bat Derion (Bizkaia). Artxiboko irudia: EiTB
Bizkaibuseko autobus bat Derion (Bizkaia). Artxiboko irudia: EiTB
Txorierrin eta Durangaldean lanuzteak indartu dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko beharginek Durangaldean eta Txorierrin, iturri sindikalek gogorarazi dutenez. Azkenaldian hiru orduko lanuzteak egin dituzte txanda bakoitzean.

Hala, ostiralera arte, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte lanuzteak autobusetako langileek.

Akordioa Enkarterrin

Bizkaibuseko grebak Durangaldeko eta Txorierriko eskualdeei eragingo die bakarrik aste honetan, Enkarterrin lanuzteak behin betiko bertan behera utzi ondoren.

Enpresaren eta CCOO eta UGT sindikatuen artean adostutako aurreakordioa erreferendumean onartu dute langileek asteburu honetan.

ELA, ados ez

ELA sindikatua, aldiz, aurreakordio horretatik kanpo geratu zen, “ez duelako juridikoki bermatzen lanpostu guztien amortizazioa ez gertatzea”.

Aurretik, Busturialdean eta Lea-Artibain, eta, ondoren, Ezkerraldean eta Meatzaldean utzi dituzte bertan behera lanuzteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Grebak Ekonomia Bizkaibus berriak Bizkaibusen lineak