Ekonomia -

Araba

SEAk eta Vitalek bat egin dute 9.000 lanpostu betetzeko bi urtean

Lanpostu gehienak Lanbide Heziketako titulazioak dituztenei zuzenduta egongo dira. Arabako patronalak eta Vital Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu du 'EmpleoAraba' ekimena sortzeko.

Fernando Aranguiz Vital Fundazioko lehendakaria. Argazkia: EiTB
Fernando Aranguiz Vital Fundazioko lehendakaria. Argazkia: EiTB
Lana sustatzeko SEA eta Vitalen ekimen berria abian da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SEA Arabako patronalak eta Vital Fundazioak bat egin dute 9.000 lanpostu betetzeko bi urtean Araban, gehienak Lanbide Heziketako profesionalei bideratuak.

Pascal Gomez SEAko presidente eta Fernando Aranguiz Vital Fundazioko presidenteek lankidetza hitzarmena bat sinatu dute gaur "EmpleoAraba" sortzeko, Arabako enpresa industriaren eta lan bila ari direnen arteko bitartekari lanak egingo dituena.

"Estimazioen arabera, aurten Arabako industriaren sektoreak 4.450 lanpostu bete behar ditu: 2.000 erretiratuak ordezkatzeko eta 2.450 lanpostu berri betetzeko. Gainera, lanpostu horien erdiak mugagabeak izango dira. Zenbaki horiek 2017ra estrapolatu daitezke eta, beraz, 9.000 lanpostu bete beharko dira bi urtean", zehaztu du Juan Ugarte SEAko idazkari nagusiak.

Lanpostuen % 60 Lanbide Heziketako profesionalei zuzenduta egongo dira (5.400 lanpostu), batez ere mekanikak eta elektronikan (2.700 lanpostu); % 30 unibertsitateko tituluak dituztenentzat (2.700 lanpostu), bereziki ingeniari industrialak (1.350 lanpostu); eta gainerakoak kualifikaziorik gabeko langileentzat (900 lanpostu).

Enpresek gehien eskatzen dituzten Lanbide Heziketako titulazioek gazteengan erakarpen gutxi dutela deitoratu du SEAko presidenteak eta, bereziki, emakumeengan.

Ugartek azaldu duenez, "EmpleoAraba" eta Lanbideren arteko ezberdintasun nagusia zera da "EmpleoAraba" enpresek hainbat lanpostu betetzeko duten beharretik enpresa munduan sortutako ekimena dela.

Pascal Gomezen esanetan, bitartekaritza zerbitzu horrek 360.000 euroko aurrekontua izango du aurten eta SEAk eta Vital Fundazioak erdi bana finantzatuko dute. Hasiera batean urtebeteko hitzarmena bada ere, luzatzeko asmoa iragarri dute.

Bestalde, lanpostu horietan interesa dutenek bihartik aurrera beren curriculumak bidali ditzakete SEAren webgunera edota Vital Fundazioaren Gasteizko egoitzara.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Lana berriak SEA albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak