Ekonomia -

Lan-gatazka

Sestaoko ACB lantegiko langile-batzordeak negoziazio mahaia utzi du

Arcelorrek egindako proposamena onartezina dela iritzita, langile-batzordeak beste industria-plan bat aurkeztuko du asteazken honetan.

Sestaoko ACB lantegiko langileen protesta bat. Artxiboko argazkia: EITB
Sestaoko ACB lantegiko langileen protesta bat. Artxiboko argazkia: EITB
Sestaoko ACB lantegiko langileen protesta bat. Artxiboko argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ACB lantegiko langile-batzordeak negoziazio mahaia utzi du, Arcelorrek bere industria planari eta plan sozialari eusten diola egiztatu ostean. Enpresak 10.000 tona ekoiztea proposatu du, hilean bi asteburutan lan eginda eta soldata % 15 jaitsita.

Onargarria izan daitekeen plan bat aurkezten dutenean bilduko gara berriro; egungo plan soziala eta industriala onartezinak dira eta”, adierazi dute langile-batzordearen iturriek.

Zuzendaritzaren jarrera zein den ikusita, langile-batzordeak plan industrial alternatibo bat aurkeztuko du asteazken honetan, 12:00etan, Sestaoko udal liburutegian egingo duen agerraldian. Plan hori Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari ere igorriko diote, bere bideragarritasuna azter dezaten.

“10.000 tona ekoizteko eta hilean bi asteburuz lan egiteko tematu dira eta ez dugu lortu jarrera horri uko egitea. Jaurlaritzako adituekin biltzen direnean iritzia aldatuko dutenaren itxaropena dugu”, erantsi dute.

Langileen ordezkariek onartezintzat jo dute soldata % 15ean jaistea, “2012an jada % 20ko murrizketa egin zigutelako eta, ondorioz, pertsona asko hondamendira bultzatuko luketelako”.

Sindikatuek espero dute beren proposamenarekin Eusko Jaurlaritza konbentzitzea eta honek enpresa erostea. “Interes estrategiko duela aitortuz gero, Jaurlaritzak esku hartu ahalko luke. Aukera hori azter dezatela eskatzen diegu”, azpimarratu dute.

Bestalde, sindikatuek galdetuta, Arcelorrek esan du ez dutela enpresa “epe laburrean edo ertainean” saltzeko asmorik. “Ez daude salmentan pentsatzen. Ez dute saldu nahi”, gaineratu dute langile-batzordearen iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Gaurko albisteak Bizkaia Lana albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Burdingintza