Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

'Altzairuzko Emakumeek' familien 'sufrimendua' azaldu dute

Zumarragako ArcelorMittal lantegiko beharginen emazteak eta bikotekideak Eusko Legebiltzarrean izan ziren atzo.

Zumarragako ArcelorMittal lantegiko beharginen emazteak eta bikotekideak Legebiltarrean. EiTB
Zumarragako ArcelorMittal lantegiko beharginen emazteak eta bikotekideak Legebiltarrean. EiTB
'Altzairuzko Emakumeak': 'Lantegia bizitza da, guretzako etorkizuna'

2:57

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Altzairuzko Emakumeek’ familien “sufrimendua” azaldu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean. Enpresaren jarduera mantentzeko lan egitea eskatu diote Zumarragako (Gipuzkoa) ArcelorMittal lantegiko beharginen emazteek eta bikotekideek Gasteizko Ganberari.

Kolektiboaren ordezkaritza batek agerraldia egin zuen atzo Gasteizko Ganberan. Mikel Serrano Zumarragako alkateak babesa eman zien. Familien “bizi-larritasuna” agertu zuten, enpresak langileak Asturiasera eraman nahi dituelako.

Altzairuzko emakumeak gara, ez altzairuarenak, gure senarrek eta seme-alabek hori behar dutelako; indarrak edozein tokitik atera borroka egiteko eta gure familiei adorea emateko”, azpimarratu zuen kolektiboko ordezkari batek. Egunero “irribarrearen mozorroa” jarri behar dute egoerak etxeko txikienei ez eragiteko, erantsi zuenez.

Londreseko jaun batek bere aita lanera berriro itzuliko ez dela erabaki duela haurrei azaltzea zaila dela ziurtatu zuten negar-zotinka.

"Lantegia bizitza da”

“Lantegia bizitza da, guretzako eta gure herriarentzako etorkizuna”, ziurtatu zuten. Fabrikako argi gutxi piztuta ikusten dituzte orain eta funtzionamenduaren hotsa ez da entzuten, eskualdean gertatuko denaren seinale: isiltasuna eta iluntasuna.

“Emakume xumeak gara eta egoera honek gainditzen gaitu”, nabarmendu zuten. Zumarragako Arcelor ixten ez uzteko eskatu zieten erakundeei. “Ez begirik itxi” eta “irtenbide duin” bat eman langileei, gaineratu zuten.

Legebiltzarkide guztiek elkartasuna adierazi zieten, eta enpresaren erabakia atzera botatzeko, laguntzeko konpromisoa azaldu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Eusko Legebiltzarra argazkiak Lana azken orduko albisteak Zumarraga bideoak Albisteak Metalgintza albisteak Goierriko albisteak