Ekonomia -

Udako ordutegia

Udako ordutegia uztailaren 1ean sartuko da indarrean Bilboko Metroan

Ordutegi berriak kontuan izango du eskolak amaitu direla, aisialdia luzeagoa dela eta hainbat herritan jaiak egongo direla; irailaren 4ra arte izango da indarrean.

Udako zerbitzua irailaren 4ra arte egongo da indarrean Metroan. Argazkia: EFE.
Udako zerbitzua irailaren 4ra arte egongo da indarrean Metroan. Argazkia: EFE.
Udako zerbitzua irailaren 4ra arte egongo da indarrean Metroan. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, uztailaren 1ean, udako ordutegia sartuko da indarrean Bilboko Metroan. Ordutegi berriak, urtero bezala, zenbait irizpide hartuko ditu kontuan: eskolak amaitu direla, erabiltzaile askok aukera handiagoa dutela aisialdiaz gozatzeko, eta hainbat herritan jaiak ospatuko dituztela uztailean eta abuztuan. Irailaren 4ra arte izango da indarrean (igandea da).

Zerbitzuak bi epe bereizten ditu: alde batetik, uztaila eta iraileko lehen astea; bestetik, abuztua, Bilboko Aste Nagusiko egunetan izan ezik (abuztuaren 20tik 28ra egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan). Erabiltzaileen beharrak aztertu dituzte epe horiek zehazteko.

Hain zuzen, zerbitzu bereziak eskainiko ditu Metroak ondorengo jaieta: Sopelan (ekainaren 28an hasi ziren, eta uztailaren 3an amaituko dira), Santurtzin (uztailaren 8tik 17ra), Barakaldon (uztailaren 9an hasi eta 17an amaitu) eta Algortan (uztailaren 28tik 31ra). Bilboko Aste Nagusian, Metroa ez dute itxiko, abuztuaren 20tik 28ra.

Etengabeko zerbitzua hiru igandetan, biharamuna jaieguna delako

Nabarmentzekoa da Metroak ostiral eta larunbat gauetan etengabe ibiltzen jarraituko duela, irailaren amaierara arte (ekainaren hasieran hasi zen egiten); gainera, hiru igandetan (uztailaren 3an eta 24an, eta abuztuaren 14an), etengabe ibiliko da gauean ere, biharamuna jaieguna da eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilbo berriak Basauriko albisteak Erandio Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi albisteak Bizkaiko albisteak Barakaldo Metro Bilbao gertakaria Bilboko Portua bideoak Bizkaibus Leioa berriak Plentzia argazkiak Gaurko azken ordukoa Bizkaibusen lineak Uda