Ekonomia -

Deskargako autobia

Deskargako autobia 2019. urte hasierarako amaituta egongo da

Autobia amaitzeko gelditzen den azken tartea, Antzuola-Bergara, egiteko lanak 2017an hasiko dituzte eta 55 milioi euroko aurrekontua izango du.

Deskargako autobia. Argazkia: EiTB
Deskargako autobia. Argazkia: EiTB
Deskargako autobideko azken zatiari ekitea erabaki du Diputazioak

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deskargako autobia (GI-632 errepidea) bukatzeko falta den azken zatia, Antzuola eta Bergara lotuko dituen bost kilometroko tartea, hilabete bukaeran aterako da lehiaketara, azaroa aldera esleituko dute eta lanak 2017 urtearen hasieran hasiko dituzte. Beraz, Deskargako autobia 2019. urte hasierarako amaituta egotea aurreikusten da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Antzuola-Bergara tarteko proiektua onartu du gaur eta deialdi publikoaren baldintzak onartzeaz gain, Bidegiri eman dio proiektua gauzatzeko ardura.

Falta den errepide zati horrek 5 kilometroko luzera du eta Antzuola eta Bergara lotuko ditu; zehazki, Bergarako Bentaberri inguruan hasi eta Deskargako tunel berria baino zertxobait lehenago amaituko da.

Obrak 55 milioi euroko aurrekontua izango du eta 25 hilabete iraungo duela aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bestalde, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, errepide zati hori amaitzean Gipuzkoako Biribilgunea osatuta egongo da eta gipuzkoar orok gaitasun handiko errepide bat izango du 15 kilometroko esparruan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Ekonomia berriak Zumarraga albisteak Bergara Albisteak