Ekonomia -

Pilotuen greba

Air Europak Bilbo eta Madril arteko 10 hegaldi bertan behera utzi ditu

Guztira, 114 hegaldi geldituko dira bertan behera uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean, Sepla hegazkin pilotuen sindikatuak deitutako greba dela eta.

Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Europa hegazkin konpainiak Bilbao-Madril eta Madril-Bilbao arteko hamar hegaldi bertan behera utzi ditu uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean, irteera operazioaren hasieran, hegazkin pilotuen grebagatik.

Hegazkin konpainiak haren webgunean argitaratutako informazioaren arabera, Sepla hegazkin pilotuen sindikatuak deitutako grebaren eraginez 114 hegaldi geldituko dira bertan behera. Bilboko aireportuari dagokienez, Bilbo eta Madril arteko bost hegaldi bertan behera gelditu dira: uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean Bilbotik Madrilera 16:45ean ateratzekoak ziren lau hegaldiak eta abuztuaren 1ean, 08:55ean aterata, Bilbo-Madril bidea egin behar zuena.

Halaber, grebak Madril eta Bilbo arteko beste 5 hegaldiri ere eragingo die: uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean Madriletik Bilbora 18:50ean ateratzekoak ziren laurak eta abuztuaren 1ean, 10:45ean aterata, Madril-Bilbo bidea egin behar zuena.

Sepla hegazkin pilotuen sindikatuak greba deitu du uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean, Air Europak kostu baxuko konpainia bat sortuko duelako. Dena den, konpainiak adierazi du pilotuak ez direla kaltetuak izango eta, aldi berean, greba deialdia atzera botatzeko negoziatzen jarraitzeko prest agertu da. 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Bilbo berriak Grebak gaur Albisteak Madril