Ekonomia -

negoziazio kolektiboa

Confebask-CCOO-UGT ituna 'hipokresia' dela salatu dute ELAk eta LABek

Akordio horren helburua "gutxiengo sindikalarekin sinatutako akordioei lehentasuna ematea" dela salatu dute zentral abertzaleek.

ela lab

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk eta LABek esan dute "hipokresia handia" dela Confebaskek, CCOO eta UGT sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak sinatu duten akordioa, "joko demokratikoaren arauak urratzen” dituelako, hauteskunde sindikalei "iseka" egiten dielako eta gehiengoak "mespretxatzen" dituelako.

Txiki Muñozek (ELA) eta Garbiñe Aranburuk (LAB) prentsaurrekoa eskaini dute Donostian, eta, bertan, joan den astean Elkarrizketa Sozialeko Mahaian sinatutako akordioaren aurka egin dute.

Akordio horrek ez du gehiengo sindikalaren babesa, eta, horregatik, horren aurrean duten jarrera zein den argitzea eskatu diete zentral abertzaleek alderdi politikoei.

ELAko idazkari nagusiaren esanean, akordioak lehentasuna ematen die gutxiengo sindikalarekin sinatutako akordioei, eta salatu egin du Jaurlaritzaren “euskal eredua” gehiengoei muzin egitea izatea.

Halaber, helburua sindikatuak "mantsoak" izatea dela kritikatu du, patronalak nahi bezala moldatzeko negoziazio kolektiboa.

Era berean, Garbiñe Aranburuk esan du "gezurra" dela itunaren helburua negoziazio kolektiboa bermatzea dela.

"Gutxiengoarekin itunak sinatzea negoziazio kolektiboa desitxuratzeko modu bat da", ohartarazi du LABeko ordezkariak, eta sindikatu abertzalea “prekarietatea sakontzen” duten itunen aurka dagoela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Confebask albisteak EAE Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Enpresen albisteak UGT Langile Komisioak azken ordukoa