Ekonomia -

Langabezia

7.000 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian

Lehenengo hiruhilekoan baino 216.700 langabe gutxiago zeuden Espainiako Estatuan ekainaren amaieran, eta % 20ean geratu zen langabezia tasa.

Ilara, Bilboko Lanbideren bulego batean. Argazkia: Efe
Ilara, Bilboko Lanbideren bulego batean.
Euskadin langabezia jaitsi da bigarren hiruhilekoan, 2.900 gutxiago

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko lehenengo hiruhilekoan baino 2.900 langabe gutxiago zenbatu zituzten bigarren hiruhilekoaren amaieran, EAEn, eta tasa % 12,5ean geratu da, % 0,3 beherago, Espainiako Estatistika Institutuak zabaldu duenez. Hala, langabe kopurua 128.700ekoa zen ekainaren amaieran.

Langile kopuruari dagokionez, 4.000 pertsona gehiago zegoen lanean, % 0,44 gehiago, eta okupazio tasa % 56,86ra iritsi zen.

Nafarroan ere behera egin zuen langabeziak bigarren hiruhilekoan, % 13,27ra arte; izan ere, 4.100 langabe gutxiago zenbatu zituzten, 39.600 hain zuzen ere.

Dena dela, 2015eko hiruhileko beraren aldean, 1.200 langabe gehiago omen daude Foru Erkidegoan.

Gainera, apiriletik ekainera behera egin du langile kopuruak, 4.200 gutxiago baitaude.

Espainiako Estatu osoa aintzat hartuta, 216.700 langabe gutxiago zenbatu zituzten bigarren hiruhilekoaren amaieran, 4.5574.700 hain zuzen, eta langabezia tasa % 20ean geratu zen, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat beherago. Okupazioa mailari dagokionez, 271.400 langile gehiago zeuden; guztira, 18.301.000.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia EAE Ekonomia berriak