Ekonomia -

Asturiasen

Asturiasera aldatutako Arceloreko langileak irailean hasiko dira

Zumarragako Arcelorretik Avileseko eta Gijongo lantegietara aldatzea onartu zuten langileak irail eta urrian hasiko dira Asturiasen lanean.

Zumarragako Arcelorreko langileek hamaika mobilizazio egin dituzte. Argazkia: Efe.
Zumarragako Arcelorreko langileek hamaika mobilizazio egin dituzte. Argazkia: Efe.
Zumarragako Arcelorreko langileek hamaika mobilizazio egin dituzte. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asturiasera aldatzea onartu zuten Zumarragako Arcelorreko 85 langileetako gehienak irail amaiera eta urrian hasiko dira lanpostu berrietan, “progresiboki”, Avileseko eta Gijongo lantegietan.

Arcelor Mitallek Europa Press albistea agentziari esan dionez, abuztuan oporretan daude langileak, eta lanpostu berrietarako prestatuko dituen zentroa ere ez dabil bete-betean.

Horren haritik, antolaketa plana egiten ari direla eta irailetik aurrera langileek formakuntza jasoko dutela eta lanean hasteko prozesu “progresiboa” hasiko dela esan dute enpresaren ordezkariek. Horrez gain, Avileseko eta Gijongo langile batzordeekin langileen egoera “lanpostuz lanpostu” aztertuko dutela gaineratu dute.

Bestalde, kanpoko enpresekiko kontratuak murriztu egingo dira, Zumarragatik joandako 85 langileak hartu ahal izateko.

Azkenik, enpresako arduradunek esan dute ez dagoela epe amaiera jakinik abenduaren 31ra arte lan erregulazioko behin-behineko espedientean dauden langileak hartzeko. Zumarragako Arcelorreko 323 langileetatik 290ek baja sustatuak aukeratu zituzten, lantegiaren jarduera bukatutakoan. Zortzi langile soilik gelditu dira fabrikan, txatarra kudeatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak multinazionalak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Zumarraga Gaurko azken orduko albistea Metalgintza albisteak