Ekonomia -

Erosketa

Tubos Reunidosek Rotary Drilling Tools erosi du 19,6 milioiren truke

Erosketa horrekin petrolioaren eta gasaren Ipar Amerikako merkatuan duen tokia indartzeaz gain, Latinoamerikan hazteko oinarriak finkatu ditu.

Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidosek akordio lotesle bat erdietsi du Rotary Drilling Tools (RDT) konpainia estatubatuarrarekin, 19,6 milioi euroren truke, konpainiak Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari gaur jakinarazi dionez.

Taldeko presidenteak, Pedro Abasolok, azpimarratu duenez, erosketa hori "mugarri estrategikoa" izango da Tubos Reunidosen historian.

"RDT erosita, Marubeni Itochu Tubularsekin akordio estrategikoa lortuta eta 2012an abiatutako inbertsio plana amaituta, gure negozio nagusienetako bat dena transformatzeko estrategia burutu dugu, 'premium' soluzio tubularren merkatuan hornitzaile gisa sendotzeko", nabarmendu du.

RDT konpainiak Houston hirian du egoitza, eta sektoreko erreferentzietako bat da. RDT erosita, Tubos Reunidosen logistika, kostu eta malgutasun alorretan abantailak izango ditu Tubos Reunidosek. Halaber, petrolioaren eta gasaren Ipar Amerikako merkatuan duen tokia indartuko du, eta Latinoamerikan hazteko oinarriak finkatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Iruñeko albisteak Ekonomia albisteak Trapagaran argazkiak Gaurko azken ordukoa Enpresen albisteak Industria sektorea gaur Metalgintza Aiaraldea