Ekonomia -

Manifestazioak

Lan erreformaren kontrako 13. protesta eguna, Frantzian

Estatuan 110 manifestazio deitu dituzte. Horrez gain, aire-kontrolatzaileen greba dela eta, 7 hegaldi utzi dituzte bertan behera Bilbon eta Biarritzen.

Baionan gaur egiten duten manifestazioaren irudia. Andoni Lizeaga (@lizeaga)
Baionako manifestazioa. Argazkia: Andoni Lizeaga
Baionan gaur egiten duten manifestazioaren irudia. Andoni Lizeaga (@lizeaga)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enegarrenez Vallsen gobernuak dekretuz onartu duen lan erreformaren kontrako oihua entzungo da ostegun honetan Frantzian. Hura iragarri zutenetik, 13. protesta eguna dute gaurkoa, eta lehenengoa onartu zutenetik. Manifestazioez gain, aire-kontrolatzaileen greba dago deituta, eta, hori dela eta, hegaldi ugari utzi behar izan dituzte bertan behera; Bilboko eta Biarritzeko aireportuetan, esaterako, zazpi.

Hala, sindikatuek 110 manifestazio baino gehiago deitu dituzte; Baiona. Protestok jendetsuak izatea da langileen ordezkarien erronka, azken mobilizazioetan dozenaka mila langile atera baitziren kalera; martxoan, berriz, ehunka mila.

Horrez gain, hainbat administrazio eta enpresa publikotan greba eguna dute gaurkoa.

Hegaldien % 15, bertan behera

Aire-kontrolatzaileek, esaterako, lanuzteak deitu dituzte ostegun honetarako. Frantziako Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak asteartean iragarri zuenez, hegaldien % 15 bertan behera utzi beharko dituzte; batez ere, Orly, Charles de Gaulle eta Beauvais aireportuetan.

Bilboko aireportuan, esaterako, joan-etorriko bi hegaldi geratu dira bertan behera (Dublin eta Manchester), eta Biarritzekoan, bost.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Iparraldea bideoak Grebak albisteak Frantzia berriak Baiona Ekonomia 2024 Frantziako Gobernua gaur