Ekonomia -

Nafarroa

Hil da aste honetan Iratin lan-istripua izan zuen baso-langilea

27 urte zituen eta Aragoin bizi zen biktimari zuhaitz bat gainera jausi zitzaion.

EiTB.EUS | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iratin (Nafarroa) asteazkenean lan-istripua izan zuen baso-langilea hil da. Biktimari zuhaitz bat jausi zitzaion gainean, eta buruan kolpea eman zion. Azkenean, ezin izan du gainditu jasandako zauri larriak.

Egun horretan bertan, herenegun, beste langile bat zendu zen Nafarroan, Urzainkin (Iratitik gertu), azken hau ere zuhaitz bat gainean erori zitzaiolako. Kasu honetan, biktimak 61 urte zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroako albisteak Lana berriak Maiatzak 1 Gaurko azken ordukoa Irati eski-estazioa