Ekonomia -

Arrantza

Urriaren 5era arte luzatu dute Kantauriko hegaluzearen harrapaketa

Datorren astean hegaluze harrapaketak bertan behera geldituko dira behin-behinean, eta dagokien aginpideek kupoak agortu diren ala ez egiaztatuko dute.

Kantauriko hegaluzea. Artxiboko argazkia: EiTB
Kantauriko hegaluzea. Artxiboko argazkia: EiTB
Kantauriko hegaluzea. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantauriko hegaluzearen kanpaina datorren astera arte luzatu du Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak; Espainiak aurreikusitakoa baino % 10 gehiago arrantzatzeko aukera baitu.

Asteazken honetan, irailak 28, 00:00etatik aurrera, indarrean sartuko da Kantauri itsasoan hegaluzea harrapatzen jarraitzeko baimena.

Gainera, hegaluze harrapaketak bertan behera behin-behinean gelditzeko data berria zehaztu du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak. Hala, hegaluzearen kanpainaren behin-behineko itxiera datorren astean izango da, urriaren 5ean, 00:00etan, eta dagokien aginpideek kupoak agortu diren ala ez egiaztatuko dute.

Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez, neurri honen bidez Kantauriko hegaluzea harrapatzen jarraitu ahal izango dute arrantzaleek. Horrek, “errentagarritasun handia” emango die arrantzaleei.

Horrela bada, datorren astean, 00:00etan, hegaluzearen harrapaketa eta lehorreratzea etenda geldituko da, dagokien aginpideek lehorreratu diren hegaluze kantitateak zenbatu eta benetan kuota gainditu den ala ez egiaztatu dezaten. Espainiako Gobernuak argudiatu du litekeena dela Europak Espainiari ezarritako kuota agortu izana, eta horregatik agindu ei du kosteraren amaiera.

Kantauriko itsasontziek 10.000 tona hegaluze baino gehiago harrapatu eta lehorreratu dituzte dagoeneko, eta Kanarietako ontziek, berriz, 4.000 tona inguru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kantauri itsasoa albisteak Arrantza