Ekonomia -

Ezbeharra

Hil egin da Bilboko Portuan istripua izan zuen langilea

Antza denez, makina batek harrapatu zuen, eta beso bat, sorbalda eta toraxaren zati bat galdu zituen.

Larrialdi zerbitzuak, zauritua artatu zuten unean. Argazkia: @BomberosBizkaia
Larrialdi zerbitzuak, zauritua artatu zuten unean. Argazkia: @BomberosBizkaia
Larrialdi zerbitzuak, zauritua artatu zuten unean. Argazkia: @BomberosBizkaia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da Bilboko Portuan atzo, osteguna, larri zauritu zen 33 urteko langilea. Antza denez, makina batek azpian harrapatu zuen.

Lekukoek UGT-Euskadi sindikatuak Bilboko Portuan dituen ordezkariei adierazi zietenez, uhal garraiatzaile batek harrapatu zuen, eta, ondorioz, beso bat, sorbalda eta toraxaren zati bat galdu zituen.

Informazio horien arabera, langileak lanaldia bukatuta zuen, eta bertatik alde egitera zihoala harrapatu zuen makinak.

Toro & Betolaza enpresako behargina zen, eta mantentze-lanak egiten zituen.

Bestalde, hildako beharginaren lankideek mobilizazioak iragarri dituzte heriotza hori dela-eta aurrean protesta egiteko.

UGT sindikatutik jakinarazi dutenez, aipatutako enpresako langileek elkarretaratzea deitu dute arratsaldeko lehen ordurako, enpresaren egoitzaren aurrean, Santurtzin (Bizkaia). Bilboko Portuko langileek ere bilkurarekin bat egitea espero dutela gaineratu dute.

Bigarren lan-istripua aste berean

Herenegun bertan, 42 urteko langile bat hil zen Mungian (Bizkaia), lan-istripuan. Ezbeharra Mungiako Tecnicas Hidraulicas enpresan gertatu zen, eta lantegiko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea eta kontzentrazioa deitu ditu urriaren 17rako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Lana albisteak Bilboko Portua argazkiak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak