Ekonomia -

Deskontuak saltokietan

'Bono Denda' kanpaina azaroan egingo du Bizkaiak

20.000 bonu jarriko dituzte salgai azaroaren 4tik abenduaren 3ra arte.

Saltokiek bereizgarri bat izango dute erakusleihoan. EiTB
Saltokiek bereizgarri bat izango dute erakusleihoan. EiTB
Saltokiek bereizgarri bat izango dute erakusleihoan. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Bono Denda'ren udazkeneko kanpaina hilabete aurreratzea erabaki du Bizkaiak, eta, hala, abenduan barik, azaroan zehar erabili ahalko dira ehunka denda bizkaitarretan merkeago erosteko bonuak.

Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapena sustatzeko foru diputatuak azaldu duenez, Bizkaiko saltoki txikiak babestea du helburu kanpainak.

Hain justu, dendariek eskatuta, kanpaina azarora aurreratzea erabaki dute Foru Aldundiak eta Cecobi Bizkaiko Merkataritzako Enpresaburu Konfederaziok. Hori horrela, azaroaren 4tik hasita eta abenduaren 3ra arte gastatu ahalko dira bonuak.

Merkatari "gehienen" esanetan, azaroa ez da Gabonetako hilabetea bezain "arrakastatsua". Bilbao Dendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa elkarteek bat egin dute ekimenarekin.

20.000 bonu jarriko dituzte salgai, Pradalesek zehaztu duenez.

Non eta zelan erosi

Aurreko urteetan bezala, 40 euro ordainduta, 50 euroko erosketa egiteko aukera izango du kontsumitzaileak.

Kutxabanken orotariko kutxazainetan zein Cecobiren eta Kutxabanken webguneetan erosi ahalko dira bonuak. Internet bidez eskuratuz gero, kutxazainetan jaso beharko du kontsumitzaileak.

Kanpainarekin bat egin duten saltokiek bereizgarria izango dute erakusleihoan edo atean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Getxo albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Dirulaguntzak Euskadin