Ekonomia -

Sektore arteko hitzarmena

Confebaskek eta sindikatuek euskal hitzarmenei buruz hitz egingo dute

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak urtarrilaren 10ean beste bilera bat egingo dute.

Confebask eta sindikatuak, mahai berean batzartuta

0:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebask patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio mahaia osatu dute gaur, sektore arteko esparru hitzarmen bati buruz negoziatzeko eta Euskadin sinatutako hitzarmenak Espainiako Estatukoen gainetik jartzeko akordio baten bila.

Aurreko astean, patronalak mahai baten bueltan elkartzeko deia egin zien Euskadiko lau sindikatu nagusiei, eta gaur bilera egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan. Bost aldeek elkarrizketak abiatzea eta urtarrilaren 10erako beste batzar bat egitea adostu dute.

Momentuz Garen patronalaren parte-hartzerik gabe

Bilera atzerapenarekin hasi da; izan ere, Garen enpresarien elkarteak esana zuen epaitegietara joko zuela bileran parte-hartzeko aukerarik ez bazuen. Hasiera batean Juan Ramon Apezetxea idazkari nagusia bileran egon bada ere, gero batzarretik atera da. Hala ere, % 15 baino gehiagoko ordezkaritza egiaztatzen duenean bileratan parte hartu ahal izango du.

Arduradun nagusiek ez dute gaurko bileran parte hartu eta, horien izenean, Jon Bilbao patronaleko alor juridiko-laboraleko zuzendariak eta lau sindikatuetako negoziazio kolektiboko arduradunek parte hartu dute.

Negoziazio kolektiboaren korapiloa askatzea

Langileen Estatutuaren 83.2 artikuluan sektore arteko akordiorako aukera jasotzen da, eta eremu ezberdineko hitzarmenen arteko konpetentzia arazoak konpontzeko arauak ezartzen ditu.

Praktikan, Euskadin sinatutako lan-hitzarmenek estatu espainiarrekoen gainetik jartzea eta arazoetako bat konpontzea ekarriko luke; izan ere, euskal hitzarmen askoren ahultzearekin eta izoztearekin baldintza txarragoko Estatu mailako hitzarmenak aplikatzen zaizkie langile askori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Confebask albisteak EAE albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Enpresak Sindikatuak Espainian