Ekonomia -

Zigorra

BBVAk 250.000 euroko isuna jaso du Eroskiren jaulkipenak direla eta

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak "oso arau-hauste larria" egin duela egotzi dio BBVAri, eta horregatik ipini dio isuna.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak BBVAri isuna ezarri dio "oso arau-hauste larria" egiteagatik. Izan ere, Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuen inguruan egindako bitartekaritza-lanak eragindako interes-gatazkak antzeman, eragotzi eta kudeatzeko neurririk hartu ez izana leporatu dio.

Estatuko Aldizkari Ofizialak asteartean argitaratu duenez, BBVAk 2010eko ekainaren 16tik 2011ko urriaren 31ra egin zuen arau-hauste hori.

Ministerioak aginduta 2015eko ekainaren 5ean ezarritako zigorraren arabera, bezero txikizkariek Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuen inguruan buruturiko bitartekaritza-lanak "berez zuten baliotik urrun" zeuden prezioen truke egin ziren.

Zigorrari dagokion ebazpena arlo administratiboan soilik da behin-betikoa, Auzitegi Nazioanaleko administrazio-auzietarako Aretoak egin dezakeen berrikuspen jurisdikzionala kaltetu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski albisteak BBVA berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak