Ekonomia -

Estatuko Aurrekontuak

Funtzionarioen soldatak ez dituzte 2017a erdialdera arte igoko

Espainiako Gobernuak iragarri du ez duela funtzionarioen soldatak igotzeko dekreturik sinatuko, datorren urteko Estatuko Aurrekontuak onartu arte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nadal Estatuko Aurrekontu eta Gastu idazkariak jakinarazi duenez, Ogasun Ministerioak ez du 2017an funtzionarioen soldatak igotzeko lege-dekreturik sinatuko, datorren urteko Aurrekontuak onartu artean. Proiektua 2017a erdialdean onartzeko moduan egongo dela aurreikusten du Espainiako Gobernuak.

Hala ere, Nadalek zehaztu du soldata-igoerak atzeraeraginezko izaera izango duela, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Espainiako Gobernuaren asmoa da igoera horren zenbatekoa gainerako talde parlamentarioekin adostea, Estatuko Aurrekontuak negoziatzerakoan.

Bestalde, 2017an pentsioen balioa handitzeko dekretu bat onartzea ezinbestekoa den edo laguntza horiek erregulatzen dituen legeak berak automatikoki egiten duen ez du argi Ogasun Ministerioak.

Hortaz, Ogasun Ministerioko teknikariak pentsioen igoera juridikoki nola egin behar den aztertzen ari direla azaldu du Nadalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Aurrekontuetako murrizketak Funtzionarioak albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Albisteak Soldatak gaur