Ekonomia -

Euskadi

Euskadiko Aurrekontuak lehen lauhilekoan onartzea espero du Azpiazuk

Halaber, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekonomia 2016an % 3 haziko dela aurreikusi du, eta % 2,3, aldiz, 2017an.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua. Artxiboko irudia. EFE
Pedro Azpiazu
Aldaketa handirik ez, 2017ko Aurrekontuetan

1:13

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2017ko Aurrekontuetarako ildo ekonomikoak onartu ditu astearte honetan. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak urteko lehen lauhilekoan onartzea espero du, eta “ez dute hazkunde handirik izango”, iragarri du.

Azpiazuk prentsaurrekoa eman du, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, Gobernu Kontseilua bukatutakoan, hainbat ataletan banatutako ildoei buruzko informazioa emateko.

Sailburuak adierazi duenez, Aurrekontuen Proiektua otsailaren amaierarako bidaliko dute Parlamentura, eta Kontuak urteko lehen lauhilekoan onartzea espero duela esan du.

Halaber, aurreikusitako diru-sarrerak kontuan izanda, “ez dute poz handirik ematen”, azpimarratu du. Zentzu horretan, beste “murrizketa” batzuei lotuta egingo direla azaldu du, besteak beste, defizita eta gastuaren hazkundeko mugak betetzera. Horren ondorioz, gustatuko litzaiokeen moduko aurrekontua ezin izango duela egin esan du. Hala eta guztiz ere, “lehentasuna duten helburuekin” beteko dituztela azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, Euskadiko ekonomia % 3 haziko da 2016an eta % 2,3, berriz, 2017an, eta enpleguak % 1,8 eta % 1,7 egingo du gora. Langabezia-tasa, beraz, % 13,7an geratuko da aurten, eta % 12,2an, datorren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ekonomia albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024