Ekonomia -

Euskotren

Bilboko metroaren 3. linea udaberrian jarriko dute martxan

Sei kilometroko luzera izango du, eta Matiko Etxebarrirekin lotuko du. 7.000 pertsonari emango die zerbitzua, 7,5 minutuko maiztasunarekin.

Bilboko metroaren 3. linea udaberrirako prest

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek, Etxebarri Matikorekin lotuko duen Metro Bilbaoko 3. lineako operadoreak, 2017ko otsaila amaiera eta martxoa hasiera arte artean egingo ditu linea berri honetako unitateen probak, “dena ondo doala frogatzeko, eta udaberrian erabiliko duten pertsonek berme osoa izan dezaten”, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak jakinarazi duenez.

Tapiak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Vicente Reyes Bizkaiko Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesio diputatuak, Jose Luis Sabas ETSko zuzendari nagusiak eta Imanol Leza haren homologoak metroaren 3. lineako obrak bisitatu dituzte, Parte Zaharreko geltokian. Obrak “oso aurreratuta” daudela adierazi du sailburuak.

Tapiak azaldu duenez, Euskal Trenbide Sarea obra zibila eta instalazioak uztartzen ari da. 279 milioi euroko inbertsioa egin dute, zati berdina jarri dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak, “udaberrian trenak eta pertsonak normaltasunez zirkulatzen ikus ditzagun”.

Metroaren 3. lineak sei kilometroko luzera izango du, eta Matiko Etxebarrirekin lotuko du. 7.000 pertsonari emango die zerbitzua, 7,5 minutuko maiztasunarekin. Tapiaren ustez, “zerbitzu ona eta kalitatezkoa da Bilbo iparraldeko auzoak Txorierri osoarekin konektatuko dituena”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Metro Bilbao Eguneko albisteak