Ekonomia -

85 langile

Epaileak onartu egin du Zumarragako Arcelorreko langileen lekualdatzea

Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak hartutako erabakia neurrizkoa dela dio epaileak.

Zumarragako plantako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Zumarragako plantako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Zumarragako plantako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko Lan Arloko 1. zenbakiko epaitegiak onartu egin du Zumarragako (Gipuzkoa) Arcelorreko langileen lekualdatzea. Halaber, beharginak Asturiasera (Avilesko eta Gijongo lantegietara) eramateko erabakia legezkoa dela jakinarazi du epaileak.

Gauzak horrela, Arcelor Mittaleko 85 langile joango dira Asturiasera. Dena den, Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean, langile gehienek enpresa utzi eta kalte-ordaina jasotzea erabaki zuten, beste batzuk erretiro aurreratua hartzea onartu zuten eta gainontzekoek Zumarragako txatarra parkean aurkitu dute lana.

Epailearen erabaki horren aurrean, CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek demanda bat jarriko dutela iragarri dute, Zumarragako Arcelorreko beharginen lan-baldintzak aldatuko dituztela arrazoituz.

Epai horretan irakurri daitekeenez, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak langileen lekualdatzea justifikatzeko arrazoiak ontzat hartzen ditu epaileak (Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean), eta hartutako erabakia neurrizkoa eta arrazoizkoa dela dio. Erabaki horren aurrean helegitea jarri daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusian (EAEAN).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eibar bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak multinazionalak Lana Epaiketak bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Zumarraga albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresak