Ekonomia -

Gatazka

Basurtuko eta Gurutzetako Larrialdietako 'kolapsoa' salatu dute

Sindikatuek egindako salaketaren ostean, Gurutzetako Ospitaleak esan du “ohiko profesionaltasunaz” zaindu dituela gaixoak; Basurtukoaren ustez, “mesfidantza sortzea arduragabekeria bat da”.

Gurutzetako Ospitalea. EFE
Gurutzetako Ospitalea
Gurutzetako Ospitalea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetako Larrialdietako "kolapsoa" salatu dute sindikatuek, eta Larrialdietako langileria handitzea eskatu dute, ?gaixoari kalitatezko arreta eta tratu duina ematea ahalbidetzeko?.

Alde batetik, Basurtuko enpresa-batzordeak astearte honetan salatu du goizeko 8:00etan 41 pertsona Larrialdietan ohe bat itxaroten ari zirela, ospitalean sartu ahal izateko, eta eguerdian oraindik hainbat gaixo zeudela ?korridoreetan oheratuta, mediku batek kasu egiteko zain?.

CCOO, ELA, ESK, LAB, SAE, SATSE, UGT eta USO sindikatuek osatutako batzordeak azaldu duenez, ?larrialdietako zerbitzu guztiak kolapsatzear daude, gaixo bat gehiago hartu ezinik?, eta ez dela gertaera bakana nabarmendu du.

Horren haritik, Gurutzetako ESK, SATSE, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek astelehen honetan larrialdiak berriro ere ?kolapsatu? egin zirela salatu dute, eta ?24 gaixo korridoreetan zaindu? zituztela azaldu dute.

Adierazpen bateratu batean, sindikatuek adierazi dute astearte honetan atzokoaren ?antzeko egoeran? zeudela, ?etengabe gaixoak sartuz, nahiz eta kolapsoa egon?. Egoera honek ?okerrera egingo du, premiazko neurriak hartu ezean?, irakur daiteke.

Gurutzetako Ospitaleak "ohiko profesionaltasunez eta kalitatez" jardun duela esan du

Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitaleko Zuzendaritzak esan duenez, ?egunotan ospitalera joan diren paziente guztiak ohiko profesionaltasunarekin eta kalitaterekin zaindu dituzte profesionalek?.

Zentzu horretan, ?egunotako gaixo kantitate handiari aurre egiteko?, Gurutzetako Ospitaleak hainbat neurri martxan jarri ditu, besteak beste, ospitaleen arteko Osasun Asistentzia Zuzendaritzarekin, Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzarekin eta Bizkaiko Medikuen zuzendaritzarekin koordinatzea, audiokonferentzia bidez, erantzuna egokitzeko asmoz.

Halaber, ospitale barruko koordinazioa martxan jarri du ?benetako beharraren arabera, oheak irekitzeko, patologien arabera lehenetsiz?.

Basurtuko Ospitaleak "mesfidantza sortzen saiatzea" leporatu die sindikatuei

Basurtuko Ospitaleko Zuzendaritzak, Bilbon, ?arduragabekeriatzat? jo du sindikatuak ?mesfidantza sortzen eta Osakidetzari itxura txarra ematen saiatzea, eskaera garaitan?.

Sindikatuei erantzunez, Basurtuko Ospitaleko Zuzendaritzak adierazi du une honetan ?gripearen epidemia-egoera? ematen dela, eta horrek ?Basurtuko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzura jendetza etortzea? eragiten duela, ?halako egoeretan askotan pasatu ohi den moduan?.

?Egunotan ospitalera joan diren paziente guztiak ohiko profesionaltasun eta kalitate irizpideekin zaindu dituzte zentroko profesionalek?, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Barakaldo Eusko Langileen Alkartasuna LAB Gaurko azken orduko albistea