Ekonomia -

2016ko datuak

Bigarren eskuko ibilgailuen salmentak gora egin du EAEn eta Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan % 8,4 igo da, eta Nafarroan, % 10,7.

Bigarren eskuko ibilbailuen salmentak
Bigarren eskuko ibilbailuen salmentak
Bigarren eskuko ibilbailuen salmentak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Automobilgintzako Ikerketen Institutuak plazaratutako datuen arabera, bigarren eskuko ibilgailuen salmenten kopurua % 8,4 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan 2016an, 2015eko datuekin alderatuz gero. Guztira 76.892 unitate saldu dira.

Nafarroako datuei dagokienez, igoera handiagoa da, %10,7koa, hain zuzen ere, eta 29.317 unitate dira saldutakoak.

Espainiako Estatuko datuek ere gora egin dute, % 12,3 hazi baitira salmentak, hots, 1.941.073 unitate saldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan