Ekonomia -

IPI-A

Industria ekoizpena % 5,5 hazi zen 2016ko azaroan

Industria produkzioaren indizeak % 2ko hazkundea izan zuen 2016ko lehen 11 hilabeteetan.

Bonbadier euskal industria EFE
Bonbadier euskal industria EFE
Bonbadier euskal industria EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria ekoizpena % 5,5 igo zen 2016ko azaroan, 2015eko hilabete bereko datuekin alderatuta. Hala, iazko lehen 11 hilabeteetan % 2ko hazkundea pilatu zuen Industria Produkzioaren Indizeak (IPI).

Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera, sektore hauek izan zuten hazkunde handiena: garraioak (% 22); energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 9,6); elikadura industria, edariak eta tabakoa (% 4,6). Sektore bakarrak izan zuen indize negatiboa, kautxu eta plastikoenak, % 1,4 egin baitzuen behera.

Industria Produkzioaren Indizearen azaroko urtebeteko indizea positiboa izan zen hiru lurraldeetan: Bizkaian (% 8,5), Araban (% 5,6) eta Gipuzkoan (% 2,5).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Industria sektorea gaur Eustaten datuak