Ekonomia -

Sare sozialak

Onartu egin dute ume bati heriotza desiratzeagatik jarritako kereila

Epailearen arabera, Eibarko bizilagun batek iraingarriak izan daitezken adierazpenak zabaldu zituen sare sozialen bidez, eta delitu bat egin duelakoan tramitera onartu du kereila.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alzirako Epaitegiak (Valentzia) onartu egin du toreroa izan nahi duen ume bati heriotza desiratzeagatik Eibarko bizilagun baten aurka jarritako kereila. Sare sozialen bidez zabaldu zuen mezu batean, minbizia duen umeari hil egingo zela esan zion. Auzitegiaren iritzian, adierazpen horiek iraingarriak izan litezke, eta delitu bat egin duelakoan tramitera onartu dute kereila hori.

Toro de Lidia fundazioaren arabera, abenduaren 12an egindako adiskidetze-egintzan ez zuten akordiorik lortu, Eibarko bizilagunak gertatutakoa ukatu zuelako eta ez ziolako barkamenik eskatu toreroa izan nahi duen mutikoari.

Arrazoi horregatik, Adrianen sendiaren izenean kereila jartzea erabaki zuen fundazio horrek, adierazpenak iraingarriak direlakoan. Ostiral honetan tramitera onartu du epaileak.

Abenduan, Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu zituen Donostian eta Valentzian, sare sozialen bidez Adrianen kontrako adierazpen iraingarriak zabaltzea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eibar argazkiak EAE albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak