Ekonomia -

Gipuzkoan

Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte

Grebak Lasarte-Hendaia eta Zumaia-Anara lineetan izango du eragina. Euskotrenek gutxieneko tren zerbitzuak eskainiko ditu.

Euskotren. Artxiboko argazkia: EiTB
Euskotren. Artxiboko argazkia: EiTB
Euskotren. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotreneko Amara eta Arasoko Langileen Batzordeak lanuzteak egitea onartu du, LAB sindikatuak zabaldu duenez. Lan-baldintzak hobetzeko greba urtarrilean eta otsailean egingo dute Gipuzkoako makinariek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, greba deitzeko arrazoi nagusietako bat Zuzendaritzak "ezarritako" lanpostu finkoen ugaritzea izan da, langileen arabera ez baita nahikoa Tren Agenteen kolektiboak finkatu zituen lan-baldintzei eta garapenari eusteko.

Halaber, Zuzendaritzak negoziaketetan agertu duen jarrera ?immobilista? kritikatu du sindikatuak, proposamen guztiei ?sistematikoki entzungor? egin baitie. Hala, Zuzendaritzarekin harremana sailtzen duten arazoetako askok eskaintzen duten zerbitzuaren fidagarritasunarekin lotura estua dutela esan du sindikatuak.

Uztailean, Zuzendaritzak ?negoziazioak hautsi? zituela gogora ekarri du LABek. Gainera, Greba Batzordea, sindikatuak eta Batzorde Iraunkorra osatzen duten langileak auzitegietara eraman zituela gaineratu du, ?inoiz egin ez ziren lanuzteengatik, bertan behera utzi baitziren?.

Ondorioz, grebaren helburu nagusia Tren Agente finko gehiago sortzea dela azaldu du sindikatuak. Arrazoi horregatik, San Sebastian egunean (24 orduz) egingo dituzte lanuzteak. Greba urtarrilean eta otsailean egongo da indarrean.

Gutxieneko zerbitzuak

Amarako eta Arasoko egoitzetako gidariek urtarrilaren 20rako deitu duten lanuzteen aurrean, gutxieneko tren zerbitzuak eskainiko dituela iragarri du Euskotrenek. Grebak Lasarte-Hendaia eta Zumaia-Anara lineetan izango du eragina.

 

Ostiral honetan, urtarrilak 20, ordutegi berezia egun guztirako izango da eta zerbitzua indartu egingo da haurren danborrada dela eta. Euskotrenek eskainiko duen trenen ordutegia honakoa izango da: Lasarte-Hendaia ( 07:00etatik 22:00etara orduro eta baita  06:30ean, 13:30ean, 13:45ean eta 14:30ean ere), Hendaia-Lasarte (06:03tik 22:03ra orduro eta 07:33an, 09:33an eta 10:33an), Amara-Altza (06:07an, 06:52tik  13:52ra eta 14:22tik 18:22ra orduro eta 19:52an, 20:52an eta 22:07an), Altza-Amara (06:20an, 07:05etatik 14:05era, 14:35etik 18:35era orduro, eta 19:05etik 21:05etara orduro eta 22:20an), Amara-Lasarte (06:13an), Amara-Hendaia (06:15ean), Zumaia-Amara (06:00etatik  09:00etara eta 11:00etatik 22:00etara orduro) eta Amara-Zumaia (05:50etik 09:50era eta 11:50etik 21:50era orduro).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gipuzkoa EAE albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Euskotren