Ekonomia -

Azpiazuren agerraldia

Kupoaz aritzeko solaskideak aukeratu dituzte Gasteizek eta Madrilek

Pedro Azpiazu sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Ekonomia batzordean, bere sailak datozen lau urteetan izango dituen ildo nagusiak azaltzeko.

Pedro Azpiazu sailburuak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Ekonomia batzordean hitz egin du. EFE
Pedro Azpiazu sailburuak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Ekonomia batzordean hitz egin du. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Kupoaren inguruan dituzten "desadostasunak" konpontzen saiatzeko negoziazio taldeak aukeratu dituzte. Bi gobernuen arteko "desadostasuna" 1.600 milioi euro ingurukoa da. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak jakinarazi duenez, negoziazioen egutegia eta laneko metodologia "ahalik eta azkarren" ezarriko dituzte, akordioa lortzea helburu.

Halaber, Kupoaren kitapenaren inguruan dauden "desadostasunak" konpontzen saiatuko diren Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren negoziazio taldeetako kideak aste honetan aukeratu direla jakinarazi du. Aldea 1.600 milioi euro ingurukoa da.

Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzetan, bi administrazioen artean "ulermen eta harreman egonkorrerako bide bat irekitzea" da helburua, bi gobernuen "ekonomia, finantza eta zerga arloetako gaien konponketa normalizatzeko".

Pedro Azpiazu sailburuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Ekonomia batzordean, bere sailak datozen lau urteetan izango dituen ildo nagusiak azaltzeko.

2017ko Aurrekontuak

2016ko diru bilketan izandako "zartadaren" eta defizita murrizteko arloan dauden betebeharren ondorioz, 2017. urterako Aurrekontuak hazteko "marjina handirik ez da izango", gaineratu du. Horren esanetan, Ogasun eta Ekonomia Sailak hilabeteko epean onartuko du aurrekontu proiektua, eta Eusko Legebiltzarrera igorriko du.

Sailburuak ohartarazi duenez, 2018an eta 2019an ere aurrekontu "zorrotzak" eta "estuak" izango dira, baina 2020a inflexio puntua izan daitekeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra bideoak EAE albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak