Ekonomia -

Ikerketa

Gizonen eta emakumeen arteko pentsioen aldea % 45ekoa da Euskadin

Ikerketa baten arabera, EAE eta Asturias dira desberdintasun handiena duten autonomia erkidegoak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte-segurantzaren erretiro-pentsioari dagokionez alde handia dago emakumeen eta gizonen artan. UGT sindikatuak egindako ikerketa baten arabera, emakumeek batez beste % 44,84 gutxiago jasotzen dute Euskadin. Txosten horren arabera, emakumeek 681,01 euro gutxiago jasotzen dituzte hilero.

Ikerketaren emaitzetan irakurri daitekeenez, EAE (% 44,84) eta Asturias ( % 50,46) dira gizonen eta emakumeen arteko pentsioetan desberdintasuna areagotzen duten autonomia erkidegoak.

UGT sindikatuaren arabera, gizonen eta emakumeen arteko aldea hain handia izateak arrazoi nagusi bat du: bi autonomia erkidegoetan industriak izan duen garrantzia, eta gizonek lanpostu gehienak betetzeko izan dituzten erraztasunak.

Gizonen erretiro-pentsioari dagokionez, batez beste mila eurokoa dela jasotzen du txostenak. Emakumeen kasuan berriz, zenbat eta gazteagoak izan orduan eta pentsio altuagoa dutela dio UGTk.

EAEn 108.140 emakumek eta 215.151 gizonek jasotzen dute erretiro-pentsioa. Emakumeek 837,84 euro jasotzen dituzte batez beste, eta gizonek 1.518,85 euro.

“Gizarte-segurantzaren erretiro-pentsioetan dagoen aldea erakusten du datu horrek”, azpimarratu du Cristina Antoñanzas UGTko idazkariorde nagusiak.

Soilik 2.819 emakumek lortu dute erretiro-pentsio gorena jasotzea, 17.637 gizonek jasotzen badute ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Ekonomia albisteak Albisteak