Ekonomia -

Enplegu publikoa

Jaurlaritzaren lan-poltsa: Osasun publikoko baldintzak

Hautaketa-prozesuan izena emateko epea otsailaren 3an, ostirala, amaituo da.

Osakidetza. Artxiboko argazkia: EiTB
Osakidetza. Artxiboko argazkia: EiTB
Osakidetza. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazio alorreko zazpi lan-poltsen hautaprobetan izena emateko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak. Otsailaren 3an amaituko da eskaerak aurkezteko epea, eta osasun publikoko lan-poltsaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

1.- 16 beterik eta 65 urte bete gabe izatea.

2.- Europar Batasuneko estatu bateko nazionaltasuna izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Gainera, aurreko paragrafoetan aipatu gabeko atzerritarrek ere har dezakete parte, Espainiako estatuan bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratua gauzatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute. Pertsona hauek lan kontratupekoak bakarrik izan ahalko dira.

3.- Titulazioa: Biologia, Giza Biologia, Biologia Sanitarioa, Ingurumeneko Biologia, Farmazia, Medikuntza, Kimika, Albaitaritza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Elikaduraren Zientziak, Berrikuntza eta Elikadura-segurtasuna, Biokimika eta Biologia Molekularra, Biokimika, Biokimika eta Zientzia Biomedikoak.

Lizentziei dagokienez: Biologia, Farmazia, Medikuntza, Kimika, Albaitaritza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Biokimika.

4.- Egin beharreko zerbitzuak burutzea eragotziko duen gaixotasun edo ezintasun fisikorik ez izatea, lanpostua ezgaitasunen bat duten pertsonen beharrizanei egokitzeko ezar daitezkeen neurriak.

5.- Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita edo kaleratua ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

6.- Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko auzian sartuta ez egotea.

7.- Euskara: IVAPek emandako 3. Hizkuntza Eskakizuna edo eragin bera aitorturik daukan beste agiri bat. Hizkuntza eskakizun hau eskuratu ahal izango da, halaber, hautaketa prozesuan horretarako ezartzen diren probak gainditurik.

Beste alde batetik, hauek dira lan-poltsaren helburu nagusiak Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazioa Eskalako lan poltsa handitzea da, aldi baterako zerbitzuak betetzeko baldintza hauetan:

Kokapen geografikoa: Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomoen edozein egoitzatan Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetan.

-  Administrazioarekiko lotura: Aldi baterako lan-kontratua, txanda-kontratua edo bitarteko funtzionarioen izendapena.

- Gutxieneko ordainsaria: 41.910,58 euro gordin urteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana albisteak Funtzionarioak bideoak Ekonomia Albisteak