Ekonomia -

Elkarretaratzea

CCOOren eta UGTren protesta, soldatak eta pentsioak igotzea eskatzeko

Elkarretaratzea egin dute Bilbon, PPren lan erreforma martxan jarri zenetik bost urte igaro diren honetan.

CCCOO eta UGT sindikatuen elkarretaratzea Bilbon. Argazkia: EFE
CCCOO eta UGT sindikatuen elkarretaratzea Bilbon. Argazkia: EFE
Soldata eta pentsio duinak eskatu dituzte Estatuko 40 hiritan

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek, PPren lan erreforma abiatu zenetik bost urte bete direla gogoan hartuta, hura bertan behera uztea eta soldatak eta pentsioak igotzea eskatu dute gaur Bilbon, baita diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) sendotzea ere.

Ehunka lagun bildu dira Bizkaiko hiriburuko Arriaga plazan, sindikatu biek Estatuko beste hainbat hiriburutan deituta zituzten mobilizazioak egin diren aldi berean. "Bizimoduaren garestitzeari stop. Prekaritateari stop" lelopean egin den protestaren bidez prezioen igoera eragin duten politikei amaiera ematea eskatu dute.

Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak lan erreforma indargabetzea, pentsioak erreformatzea (areagotu daitezen) eta diru-sarrerak bermatzeko errentari eustea eta hura sendotzea eskatu du, "pobreziari eta bazterketari aurre egiteko".

Bere aburuz, "soldatak, pentsioak eta gizarte errentak oinarrizkoak dira krisialditik ateratzeko" eta "erreforma estrukturalak eskatzen dituzte, baina Mariano Rajoyren Gobernuak egindakoen eta Eusko Jaurlaritzak orain egiteko asmoak dituen kontrako zentzuan".

Sordoren esanetan, "azken urteetan aplikatutako murrizketak gizartearen gehiengoaren txirotzea ekarri du, soldaten beherakada handia, pentsioak etorkizunean txikiagoak izatea eta gizarte-babeserako ereduaren okertzea".

Bere aldetik, Raul Arza UGT Euskadiko idazkari nagusiak ere erreforma laborala bertan behera gera dadila eskatu du. Berak esandakoaren arabera, martxan jarri zenetik bost urte igaro direnean, dagoeneko badaude bere eraginen gaineko datuak: "prekarietate eta desberdintasun gehiago ekarri du", langabezia-prestazioak murriztearekin batera.

PPren Gobernuari politikak alda ditzala eskatu dio, "lan eskubideak itzultzeko asmoz", eta enpresaburuei esan die "badela garaia soldatak igotzeko, eta datu makroekonomikoek erakusten duten errekuperazio hori soldatetara heltzeko".

Aldi berean, Euskadiko pentsiodunek euren pentsioetan gutxienez kontsumoko prezioen indizearen pareko igoera izan dezatela ere bere eskarien artean egon da. Izan ere, 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute, eta 35 euroko igoera jasoko dute.

Bilboko elkarretaratzean, CCOO eta UGT sindikatuekin batera egon dira PSE-EEko (Alfonso Gil eta Mikel Torres, kasu) zenbait ordezkari, baita Elkarrekin Podemosekoak ere (Eduardo Maura eta Isabel Salud).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Legea Alderdi Popularra Bilbo Lana berriak Ekonomia berriak Albisteak CCOO sindikatua UGT Langileen Batasun Orokorra Sindikatuen albistea Pentsioak azken ordukoa