Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat hil da Elorrion

Lantegiko komunetan zegoela, ondoezik jarri da, eta erori egin da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur Elorrion (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, behargina ondoezik jarri da lantegiko komunean zegoela, eta erori egin da.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute gizonezkoa suspertu, eta bertan hil da.

Osalaneko teknikariak lantegira joan dira, gertatutakoa ikertzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripua Bizkaiko albisteak Elorrio azken ordukoa Durangaldea azken ordukoa