Ekonomia -

Bizkaia

Bilboko Portuan 296 lanpostu sortuko dira itsas-dorre eolikoei esker

540 dorre-zati handi egiteko ahalmena izango du instalazio berriak, eta 55 milioi euroko inbertsioa egin beharko da fabrika martxan jartzeko.

Haizea Wind enpresaren proiektua. Argazkia: Bilboko Portua
Haizea Wind enpresaren proiektua. Argazkia: Bilboko Portua
Haizea Wind enpresaren proiektua. Argazkia: Bilboko Portua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizea Wind enpresak itsas-dorre eolikoak eta beste osagai batzuk fabrikatzeko instalazio bat eraikiko du 2018. urtean Bilboko Portuan. Lantegi hori martxan jartzeko, 55 milioi euroko inbertsioa egin behar da, eta 296 lanpostu sortuko ditu.

Asier Atutxa Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen arabera, “proiektu estrategikoa” da. Ildo horretatik, Bilboko Portuak 19 milioi euroko ekarpena egingo duela jakinarazi du. Inbertitutako dirua tasen bidez jasoko dute bueltan, horren esanetan.

Halaber, fabrika berri horren instalazioa eraikitzeko, Ekarpen Inbertsio Sozietateak hamabi milioi euro inbertituko ditu, eta ekimenaren bultzatzaileek jarriko dute gainerakoa.

Bilboko Portuak ohar baten bidez azaldu duenez, tamaina handiko 540 dorre-zati fabrikatzeko ahalmena izango du instalazio berriak. Gainera, itsasoko parke eolikoetan erabiltzen diren beste pieza handi batzuk ekoitziko dituzte instalazio horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Bilboko Portua Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa