Ekonomia -
2016
Kutxabankek 244 milioi euroko irabazia lortu du, % 12 gehiago
Kutxabanken adierazi duenez, merkataritza-jarduera bizia izan da emaitza onen gakoa. 'Hipoteka-kredituetan % 33 eta ETEn finantzazioan % 10,3 igo da'.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kutxabankek 244 milioi euroko irabazi garbia izan du 2016an, aurreko urtean baino % 12 gehiago. Entitatearen arabera, "kaudimen eta likidezia arloetan, Estatu espainiarreko finantza sektorearen buru da berriro taldea".
Bidalitako adierazpenetan, "urtean zehar taldeak garatu duen merkataritza-jarduera bizia izan da emaitza onen gakoa; hipoteka-kredituetan % 33 eta ETEn finantzazioan % 10,3 igo da", esan du Kutxabankek.
Taldearen negozio-kopuruak 100.321 milioi euro lortu ditu, urtean % 0,8ko igoerarekin.
Entitatearen arabera, finantzazio-maila sendoari esker eta bigarren urtez jarraian, BBK, Kutxa eta Vitalek, euskal bankuaren entitate sortzaileak, kudeatzen dituzten Gizarte ekintzetara euren irabazien % 50a bideratzea ahal izan dituzte.
Kudeaketa-adierazle guztietan (kaudimena, berandutzeak, errentagarritasuna eta efizientzia) hobera egin du entitateak, eta kostuen murrizketa eta diru-kopuruen behar txikiagoak eragina izan dute lortu dituzten emaitzetan.