Ekonomia -

Kontzertuari buruzko ekitaldia

'Herri arduratsu eta solidario baten adierazlea da Kontzertua'

Lehendakariak parte hartu du Kontzertuaren Komunitatea - Gurea Kontzertua plataformak egindako lehen topaketan, Bilbon.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Kontzertuaren Komunitatea-Gurea Kontzertua plataformaren topaketan. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, Kontzertuaren Komunitatea-Gurea Kontzertua plataformaren topaketan. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, Kontzertuaren Komunitatea-Gurea Kontzertua plataformaren topaketan. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Kontzertu Ekonomikoa "Euskadiren berezitasunaren eta herri arduratsu eta solidario baten adierazlea" dela.

Agintariak amaiera eman dio Kontzertuaren Komunitatea - Gurea Kontzertua plataformak egindako lehen topaketari, Bilbon. Urtebetean, 2.000 "lagun" lortu ditu ekimen horrek. EAJko, PSE-EEko, EH Bilduko, Podemosko eta PPko ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

Urkulluren esanetan, beharrezkoa da "gure historiaren une honetaz baliatzen jakitea" euskal autogobernua eguneratzea eta sakontzea ahalbidetuko duen "barne-akordio indartsua" eratzeko.

"Akordio berria adostea dagokigu, gure errealitate nazionalaren aitorpena eta errespetua oinarri, aldebiko harremana indartzeko, eta adostutakoa beteko den bermeak izanda", esan du.

Urkulluk nabarmendu du "EAEko erakunde guztiek" babesten dutela Kontzertua, "autogobernuaren ezinbesteko osagarria" baita.

"Kontzertuak batu egiten gaitu, eta bultzada ematen digu herrialde gisa ditugun erronkak lortzeko", azpimarratu du.

300 pertsona baino gehiago

Kontzertuaren Komunitatea - Gurea Kontzertua plataformaren lehen topaketa EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan egin dute, eta 300 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Taldetan, denek eztabaidatu egin dute gizartean Kontzertuak babes handiagoa lortzeko moduen inguruan.

Ekimena Pedro Luis Uriarte 1980an Kontzertu Ekonomikoa negoziatu zuen batzordeko presidenteak sustatu du.

Besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Jose Maria Iruarrizaga eta Imanol Pradales diputatuak izan dira ekitaldian.

Alderdiei dagokienez, ordezkari Andoni Ortuzar EAJko presidentea eta Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea ere egon dira, eta, Bilboko udaleko taldeen aldetik, Xabier Ochandiano (EAJ), Alfonso Gil (PSE-EE), Luis Eguiluz eta Beatriz Marcos (PP) eta Carmen Muñoz (Udalberri) zinegotziek hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Ekonomia 2024 Albisteak