Ekonomia -

Emakume langileen profila

EAEko emakume langile gehienek 35 eta 44 urte artean dituzte

Gainera, lanean ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen erdiek baino gehiagok Unibertsitateko ikasketak dituzte eta zerbitzu edo salmenta sektoreetan egiten dute lan.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren asteazkenean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Adecco giza baliabideen taldeak Euskadiko emakumeen langileen profila egin du: 35-44 urte eta unibertsitate ikasketak ditu, eta zerbitzuen edota salmenta sektorean egiten du lan.

2016ko datuei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) lanean ari diren emakumeen (423.400 pertsona) % 59,3k (250.900 pertsona) unibertsitate ikasketak dituzte. Halaber, emakume langileen % 21,5ek bigarren mailako ikasketak dituzte, eta % 15,9k, berriz, ez zituzten lehen mailako ikasketak amaitu.

Adinari erreparatuta, langileen % 30,7k (129.800 pertsona) 35-44 urte dituzte. Bigarren talderik ugariena 45-54 urtekoena da (langileen % 27,9, 125.700 pertsona). Talde horiei 25-34 urte dituztenena gehituz gero (78.800 pertsona), EAEko langileen % 78,9 25 eta 54 urte bitartekoak dira.

Emakume langileen % 88,6 soldatapeko langileak dira, eta % 10 inguru (42.450 pertsona), berriz, ekintzaileak.

Halaber, emakume langileen % 89,4k (378.600 pertsona) zerbitzuen edo salmenta sektoreetan egiten dute lan. 35.600 emakumek (% 8,4) egiten dute lan industrian; 6.200k (% 1,5), eraikuntza sektorean; eta ia ez dago emakumezkorik nekazaritzan (% 0,7).

Bestalde, EAEn lanik gabe dauden emakumeen % 54,3 25-44 urte dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa