Ekonomia -

eustat

Industria-ekoizpena % 1,1 hazi da urtarrilean

Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 1,5 jaitsi da indizea.

Gestamp euskal industria EFE
Gestamp euskal industria EFE
Gestamp euskal industria EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria-produkzioaren indizeak (IPI) % 1,1 egin du gora urtarrilean, 2016ko hilabete bereko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. 2016ko abenduko datuekin erkatuta, berriz, behera egin du indizeak; % 1,5, zehatz esateko.

Sektore handi guztietan izan dira hazkundeak urtarrilean, ekipo ondasunen alorrean izan ezik (–% 2,5). Hala, bitarteko ondasunak % 3,3 hazi dira, energia % 2,1 eta kontsumo ondasunak % 5. Azken horien barruan, kontsumo ondasun iraunkorrek % 14,3ko igoera izan dute, eta ez-iraunkorrek, % 1,2koa.

Hilabete arteko aldeari erreparatuta, bilakaera ezberdina izan dute sektoreek. Kontsumo ondasunak % 3,5 hazi dira: iraunkorrak % 9,2 eta ez-iraunkorrak % 1,3. Ekipo ondasunei dagokienez, % 1,7 egin dute behera, eta bitarteko ondasunek, % 0,5. Energia alorrean ez da aldaketarik egon.

Euskal industrian pisu handiena duten sektoreen artean, honakoetan izan dira gorakadarik handienak: zura, papera eta arte grafikoak (% 5,6); energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,7); eta metalurgia eta metal gaiak (% 3). Jaitsierei dagokienez, hauek dira nabarmenenak: makineria eta ekipoak (% 6,9), material eta ekipo elektrikoak (% 3,3) eta garraio materialak (% 2,4).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Industria albisteak Eustat gaur