Ekonomia -

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala salatu dute sindikatuek

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, kaleak hartu dituzte sindikatuek, emakume langileen 'prekarietatea' eta 'babesik eza'  salatzeko.

CCOOk Bilbon egin duten protesta. EFE.
CCOOk Bilbon egin duten protesta. EFE.
CCOOk Bilbon egin duten protesta. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen eta gizonen artean dagoen soldata arrakala salatu dute LAB, UGT eta CCOO sindikatuek, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilbon eta Gasteizen egindako protestetan. Emakume langileen prekarietatea are gogorragoa dela esan dute denek.

LABek Gasteizera eraman du aldarrikapena. Sindikalgintza berriaz eta feminismoaren garrantziaz gogoeta egiteko, hitzaldi bat antolatu du sindikatuak. Ondoren, elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek kalean, 'Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da' lelopean. "Diskurtso formal eta hutsaletatik politika eta neurri feminista ausartetara jauzia" emateko eskatu diete alderdi politikoei eta erakundeei.

"Aukera paregabea dago zabalik, Eusko Jaurlaritza berriak bere lehenengo aurrekontuak negoziatu eta adostu behar baititu", esan du LABek.

CCOOk eta UGTk Bilbon egin dituzte protesta ekintzak, bakoitzak bere aldetik. Bi sindikatuok ere emakume langileen prekarietatea salatu dute, eta horri aurre egiteko neurriak aldarrikatu dituzte.

UGT Euskadik Moyua plazan egin du elkarretaratzea, 11:30ean, Raul Arza idazkari nagusia buru zela. Horren hitzetan, gaurko aldarrikapenak urteko egun guztietara zabaldu behar dira.

CCOOk ere Bilbon egin du protesta bilkura, Albiako lorategietan. Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusiaren hitzetan, erakundeek berehalako neurriak hartzea ezinbestekoa da emakumeen pairatzen duten bazterkeriari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo LAB albisteak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Feminismoa gaur Gutxieneko soldata