Ekonomia -

Bilera

Barne Ministerioa eta Jaurlaritza Ertzaintza desblokeatzearen bila

Espainiako Estatuko administrazioak jarritako helegiteak etenarazi dute prozesu hori, eta azken bi promozioak kaltetu ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, gaur adierazi duenez, bere sailak eta Barne Ministerioak  Ertzaintzako langileen berritzea "desblokeatzeko" lan egingo dute. Baikor agertu da "normalizazio" horren inguruan.

Egingo diren aurrerapenak direla eta, Euskadiko Segurtasun Batzordea uda baino lehen egiteko konfiantza dauka Beltran de Herediak.

Espainiako Estatuko administrazioak jarritako helegiteek etenarazi dute prozesu hori, eta azken bi promozioak kaltetu dira.

Helegite horiekin bukatzeari dagokionez, Zoido ministroa "harkor" eta "arazoaren jakinaren gainean" dagoela esan du sailburuak. Eginbeharrekoak behar dituen baino langile gutxiagorekin egitea eragiten du arazo horrek.

"Mundu guztiak daki Ertzaintza 8.000 langilek osatu behar dutela, baina erretiratzeengatik murrizten ari da eta kopuru horretara heltzeko langileak sartu behar dira", azpimarratu du Beltranek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Lana albisteak Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea