Ekonomia -

Turismoa

Uda denboraldia hasi da Bilboko Aireportuan, hegaldi gehiagorekin

Helmuga berriak izango ditu, Casablanca edota Edinburgo, esaterako. Uharteetara ere, hegaldi gehiago izango dira.

Bilboko aireportua. EFE
Bilboko aireportua. Argazkia: EFE
Hiru hegaldi berri estreinatuko dituzte Loiuko aireportuan

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda aurreratu egin da Bilboko Aireportuan. Astelehen honetan abiatu du Loiuko aireportuak udako denboraldia, 4,18 milioi eserleku, iazkoan baino % 10,2 gehiago, eskainita.

Urrian amaituko den denboraldi honetan, programatutako mugimenduak % 7,4 hazi dira: 28.000 operazio komertzial aurreikusi dituzte, AENAk emandako datuen arabera.

Aire-bideei dagokienez, 54 izango dira denboraldi honetan, 2016ko udan bezainbeste.

Halaber, helmuga berriak izango dira. Easyjet konpainiak bi helgadi eskainiko ditu astean (asteazken eta igandeetan) Edinburgora. Marokoko hegaldi merkeen konpainiak, Royal Air Marocek, hiru hegaldi izango ditu astean (astelehen, asteazken eta ostiraletan) Casablancara, ekainetik aurrera.

Ohikoa den bezala, udan sarriagoak izaten dira uharteetara joateko bidaiak, eta, hori dela eta, hegaldi gehiago eskainiko dituzte airelineek. Norwegianek Hegoaldeko Tenerifera egingo du hegan astean bitan, apirilaren 14tik urriaren 23ra. Voloteak Eivissara eta Palmara joateko hegaldiak egingo ditu, baita Vuelingek ere (azken horretara bakarrik).

EasyJet, Air France eta Vueling konpainiek Bilbo eta Paris lotuko dituzte, Charles De Gaulle eta Orly aireportuetara hegaldiak eskainita.

Azkenik, KLM airelineak hiru hegaldi eskainiko ditu egunean Amsterdamera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskadi bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa