Ekonomia -

Industria eolikoa

Siemensekin bat egiteko akordioa itxi du Gamesak

Astelehen honetan, nazioarteko talde eolikorik handiena osatuko duten bi enpresek izena eman dute Bizkaiko Merkataritza Erregistroan.

Gamesaren ezohiko bilera. Artxiboko argazkia: EiTB
Gamesaren ezohiko bilera. Artxiboko argazkia: EiTB
Gamesaren ezohiko bilera. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko talde eolikorik handiena osatzeko akordioa itxi du Gamesak astelehen honetan,  Bizkaiko Merkataritza Erregistroan Siemensekin bat egiteko izena eman ostean. Bat-egite hori 2016ko ekainean iragarri zuten bi aldeek, elkarrekin industria eolikoaren talde handiena osatzeko asmoz.

Martxoan, Europako Kontseiluak akordio horri oniritzia eman zion eta, inolako baldintzarik jarri gabe, bat egitea gauzatzeko falta zen urrats bakarra Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena ematea zen.

Bi enpresa horien arteko akordioak jasotzen duenez, Gamesak 1.005 milioi euro banatuko ditu zatikizun gisa bere akziodunen artean. Apirilaren 11an egingo du ezohiko zatikizun horren ordainketa, konpainiak jakitera eman duenez.

Gainera, astearte honetan, apirilak 4, akordioa sinatu ondorengo lehen bilera egingo du administrazio kontseiluak. Bertan, goi karguak nortzuk osatuko duten erabakiko dute, hala nola, zuzendaritza taldea osatuko duten kideak.

Zehazki, Gamesako administrazio kontseilu berrian hamahiru kide egongo dira (Siemnes enpresak bost aukeratuko ditu, Iberdrolak bi, lau independenteak izango dira eta beste bi exekutiboak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak multinazionalak Siemens Gamesa Renewable Energy Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskal enpresak azken ordukoa