Ekonomia -

Dirua

50 euroko billete berriak, gaurtik aurrera kalean

Segurtasun elementu gehiago ditu: Europa jainkosaren holograma eta erliebe marka, besteak beste. Eurogunean gehien erabiltzen den billetea da 50 eurokoa.

50 euroko billete berria.
50 euroko billete berria.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 euroko billete berria kalean izango da gaur (2017ko apirilak 4) hasita, Europako Banku Zentralak jakinarazi duenez.

Aipaturiko erakundeak billeteen segurtasun elementuak hobetzeko konpromisoa hartu zuen, eta billete berriak aurrekoak baino segurtasun elementu gehiago ditu: argitara begiratuta, leihoa garden bihurtzen da, holograma bat erakusten du, Europa Greziako mitologiako pertsonaiarena, eta esmeralda koloreko zenbaki bat eta erliebe marka bat ere baditu. Aldaketa horien ondorioz, zailagoa izango ei da billeteak faltsutzea.

Europa izenez ezaguna den serieko laugarren billetea da, 5, 10 eta 20 euroko billete berrien ostean. Europako Banku Zentralak 2013an ekin zion billete horiek berritzeari: 5 eurokoa 2013ko maiatzaren 2an kaleratu zuen; 10 eurokoa, 2014ko irailaren 23an; eta 20 eurokoa, 2015eko azaroan.

Datozen urteotan, billeteak berritzen jarraituko du Europako Banku Zentralak, eta berritzen hurrengoak 100 eta 200 eurokoak izango dira; izan ere, Europako Banku Zentralak 500 euroko billeteak inprimatzeari uzteko asmoa iragarri zuen 2016ko maiatzean.

Eurogunean gehien erabiltzen dena da 50 euroko billetea (8.500 milioi billete, hots, zirkulazioan dauden billeteen % 45), 20 eurokoak (3.363 milioi billete), 10ekoak (2.200 milioi billete) eta 100ekoak (2.200 milioi billete) baino gehiago baitira 50ekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Eguneko albisteak