Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaiko zahar-etxeetako zerbitzu minimoak handitu dituzte

Aldundiak helegitea jarri zuen, ezarritako zerbitzu minimoekin arreta bermatua ez zegoelakoan.

Erresidentzietako langileen greba. Argazkia: EiTB
Erresidentzietako langileen greba. Argazkia: EiTB
Erresidentzietako langileen greba. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak % 80ra igo ditu Bizkaiko zahar-etxeetako zerbitzu minimoak, II. eta III. mendekotasun graduak dituztenak % 70 edo gehiago badira, Bizkaiko Aldundiak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Aldundiak helegitea jarri zuen Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoen kontra, arreta ez zela bermatuko iritzita.

Orain, zerbitzu minimo berriak ezarri dituzte bihar hasiko den lau asteko greban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Egoitza geriatrikoak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Prentsa digitalaren azken orduko Lan gatazkak