Ekonomia -

Ordaindu edo hartu beharko du

'Aldi baterako' irakasle bat bidegabe kaleratu du EHUk, epailearen ustean

29 urte eman ditu aldi baterako kontratuekin lanean eta, horren ostean, kaleratu egin dute. Epailearen arabera, "mugagabea eta ez finkoa" zen bien arteko lan-harremana.

Leioako Campusa. Argazkia. EiTB
Leioako Campusa. Argazkia. EiTB
Leioako Campusa. Argazkia. EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bidegabe kaleratu zuen irakasle elkartu bat, 29 urteren ostean, Bilboko Epaitegi batek ebatzi duenez, eta bien arteko lan-harremana "mugagabea eta ez finkoa" zela ebatzi du.

Irakasleak salaketa jarri zuen EHUren aurka, UGT sindikatuaren bidez, kaleratzea bidegabea izan zela onartzea eskatuta. Haien argudioen arabera, 1987tik lanean egoteak langile mugagabe ez finko bihurtu zuen.

Bizkaiko 9 zenbakiko Lan Arloko Epaitegiak langilearen alde egin eta EHU zigortu du; hortaz, berriz lanerako kontratatu beharko du edo 45.000 euro baino gehiago eman "lan-harremana eteteagatik".

Epaian agertzen denez, irakaslearen eta unibertsitatearen arteko lan-harremana mugagabea eta ez finkoa zen, erakundeak "iruzurra" egin baitu kontratuak egitean eta, hori dela eta, kaleratzea "bidegabetzat hartu behar da".

Gainera, EHUk ez du "frogatu" arrazoirik zegoenik "29 urtetan, etenik gabe, aldi baterako kontratuak egin behar izateko, ohiko ikasgai bat irakasteko". Horrez gain, erakundeak ez zuen Lan Eskaintza Publikorik deitu lanpostu hori betetzeko.

Hala, epailearen iritzian, "zerbitzuak luzaroan egin izana nahikoa da kontratazioan iruzurra izan dela ebazteko. Halaber, irakasle elkartuaren kategoria aldi baterako langilearena bada ere, horrek ez du justifikatzen "hezkuntza beharrizan sakonak pertsona berarekin" asetzea, "29 urtez irakasle elkartu gisa kontratatuta".

UGTren arabera, epaia "aitzindaria da nazio mailan" eta aldi baterako kontratu asko izaten dituzten irakasle elkartuei eragiten die. Horiek merituei esker lortzen dute postua, kaleratu egiten dituzte eta, ondoren, berriz ere kontratatu, lanpostua publikoa lortuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Epaiketak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irakasleen albisteak gaur