Ekonomia -

EB-KO JUSTIZIA AUZITEGIA

Taxiek bezala, Uberrek ere lizentzia behar duela uste du EBko abokatuak

Uber garraio zerbitzu dela ezarri du EBko abokatu nagusiak. Justizia Auzitegiak laster emango du bere epaia.

Uber. EFE
Uber. EFE
UBER enpresa bt da Europar Batasuneko abokatu nagusiarentzat

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren ustez, Uber garraio zerbitzu bat da, eta Batasuneko herrialdeetan zerbitzua eskaini ahal izateko lizentzia eta bestelako baimenak eskatu ahal zaizkio.

Maciej Szpunar abokatuak gaur kaleratu dituen ondorioetan azaldu duenez,"kontzeptu berritzailea" bada ere, garraioari lotutako zerbitzua da, eta, beraz, ezin zaio Informazioaren Gizarteari lotutako zerbitzuek "zerbitzuak eskaintzeko duten askatasun printzipioa" aplikatu.

Abokatuaren esanetan, Uberrek ez du zerbitzu misto bat (jardueraren zati bat modu elektronikoan egiten dutenek eskaintzen dute) izateko baldintza bakar bat ere betetzen, eta, hortaz, ezin da Informazioaren Gizartearen eremuan sartu.

Abokatu nagusiaren iritzia ez da loteslea, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiek gehienetan bat egiten duten haren iritziarekin. EBko Justizia Auzitegiak laster emango du auzi horri buruzko epaia.

Bartzelona hiriko taxi elkarteak Uber zerbitzuaren kontra jarritako auzibideari buruzko erabakia hartuko beharko du, hain zuzen ere, EBko Justizia Auzitegiak. Izan ere, lehia desleiala egitea leporatzen diote taxi gidariek Uberri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Zer ari da gertatzen Europan? Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Garraio publikoa gaur Taxiak VTC zerbitzua Abokatuak azken ordukoa