Ekonomia -

Lan istripua

Lau pertsona zauritu dira Leaburuko garbitegi batean izandako eztandan

Leherketa eguerdian jazo da Apattaerreka industrialdeko garbitegi batean.

Lau pertsona zauritu dira Leaburuko garbitegi batean izandako eztandan. Argazkia: EFE
Lau pertsona zauritu dira Leaburuko garbitegi batean izandako eztandan. Argazkia: EFE
Lau pertsona zauritu dira Leaburuko garbitegi batean izandako eztandan. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira, horietako bat, larri, gaur Leaburun (Gipuzkoa), garbitegi batean izandako eztandan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Leherketa 12:10ean jazo da, Apattaerreka industrialdeko garbitegi batean. Antza, makina batean izan da eztanda.

Garbitegi horretako lau langile zauritu dira, eta hiru erietxetara eraman dituzte. 42 urteko gizon bat Gurutzetara (Barakaldo) eraman dute, larri.

Beste bi zauritu, 47 urteko gizon bat eta 36 urteko emakume bat, Donostia Ospitalera eraman dituzte. Eztandan zauritu den beste langile bat, 41 urteko emakume bat, Donostiako Poliklinikara eraman dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Leherketaren ondorioz, sutea piztu da. Suhiltzaileek kontrolpean dituzte garrak, baina oraindik ez dituzte guztiz itzali.

Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Gipuzkoa Ekonomia albisteak Albisteak